Nor Gara


GIPUZKOAKO HAUR MINBIZIDUNEN GURASO ELKARTEA

 

1996. urtean sortutako diru irabazi asmorik gabeko elkarte bat da,  giza ekimenean hasi zena 1998.urtean 4 familiei esker. Xede nagusia haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi kalitatea hobetzea da, gaixotasunaren berri izaten den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Famili, langilego, boluntario eta erakunde laguntzaileen lanari esker, ASPANOGI-k haur minbizidunaren arretan hobekuntza nabarmenak lortu ditu.

 

 

 Haur minbizidunen gurasoen artean gure esperientziak elkarbanatzeko sortu genuen elkartea. Albiste latz honen aurrean  gurasoek ez dute jakiten norengana  jo eta ez dute  gure elkartearen berri izaten,  egoera beretik pasa duten familiak ezagutzeko aukera dutela. Gure laguntza eta esperientziak eskaintzen dizkiegu. Zaila izaten da familien lekuan jartzea. Egoera berean dauden familiak ezagutzeak asko laguntzen du, zalantzarik gabe,  indarrak hartzeko gaixotasun honi aurre egiteko.

Onartzea zaila egiten zaigun arren  errealitate bat da gure seme-alabek ere minbizia izaten dutela  .Nahiz eta beraien bizi iraupena asko igo den azken urteotan, haur heriotzetan  istripuen ondoren minbizia izaten da lehenengo zergaitia.

Honi erantsi behar diogu, kimioterapia eta erradioterapia tratamenduek sortzen dituzten bigarren mailako ondorioak, oso bortitzak zenbait kasuetan.

Beraz, gure helburu, eskubide eta betebeharra da bizi iraupena hobetzea eta bigarren mailako ondorio hauek murriztea,  gaixoaren bizi maila hobetu ahal izateko ahal den einean, bai ospitalean eta ospitaletik kanpo.

Gaixorik dauden haurren eskubideak defendatzen  dituen erreferentzi bat izan nahi dugu. Beraien arazo nagusienei erantzun bat emanaz, gaixoaren   bizi kalitatea hobeagoa izan dadin lagunduaz, tristura eta zailtasunak egon arren , haur - familia osasuntsu eta zoriontsuak izan daitezela. Gure indar guztiak norabide horretara zuzentzen ditugu.

 

“Umeekin “–eko, Haur Minbizidunaren Gurasoen Euskal Federakundea, partaide gara ASPANOVAS-Bizkaia eta ASPANAFOHA (Araba) elkarteekin bat. Gure xedea, haur minbiziari aurre egiteko indarrak batu eta Euskadiko minbizidun adintxikikoei osasun, giza- psikolojía eta hezkuntza zerbitzu berdinak erreztea da.